XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baliabide iragankorrak. Bihurgarria. Erabilgarria.

Lanerako kapitala %25etik %12ra pasatu da.

Aurreko ekitaldian lortutako maniobra-fondoa murriztea komeni zela esan dugu eta horixe lortu da.

Hala eta guztiz ere, egitura eta eboluzioak aztertu egin behar dira.

5.- Ondorioak: A ekitaldian ibilgetua oso txikia zen ereduarekin erkatuz gero eta baita izakinak ere, hauek ere maila txikiagoan baina azpitik zeuden.

Gauza bera gertatzen zen epe luze eta ertainerako zorrekin ere, eredukoak baino mailegu gutxiago eskatzen zituen.

Epe laburrerako zorrak aldiz oso goitik zeuden ereduarekin alderatuz.

Badirudi egoera honen aurrean enpresak ondoko erabakiak hartu dituela: 1) Ibilgetua eta izakinak erostea bezeroek zor zizkioten kredituak kobratu ondoren.

2) Epe laburrerako mailegu gehiago eskuratzea.

3) Epe laburrerako zorrak ordaintzea.

B ekitaldian: Kapitala eta erreserbak nahikoak dira ibilgetu osoa eta baita izakinen zati handia ere finantzatzeko.

Kapitala, erreserbak eta epe luzerako maileguak, hau da baliabide iraunkorrak kontuan hartuz gero, ibilgetua eta izakinak ezezik bihurgarri-zati handia ere finantzatzen dituela ikus daiteke.

Hobe luke epe luzerako mailegu horien zati handia, epe laburrerako bihurtuko balu, ez bait du horien beharrik eta kostu-gehigarriak ordaintzen ari bait da, epe luzera dirua eskatzea laburrera eskatuz baino garestiago bait da.

Edo beste modu batera esanda, gehiegizkoa dirudi bezeroen zorrak epe luzerako maileguekin ordaintzea, horrek dakarren kostu gehigarria jasanez.

Ondare-oreka lortzeko pasibo zirkulatzaileak aktibo zirkulatzailea finantzatu beharko luke.